Politika -

Elkarrizketa Jon Inarrituri

Inarritu: 'Jusapolek ederra sartu digu Legebiltzarrean, ez da errepikatuko'

EH Bilduko legebiltzarkideak autokritika egin du atzoko Legebiltzarreko eztabaida gogorraren ostean.

Jon Inarritu
Jon Inarritu
EH Bilduk kexa formala aurkeztu dio Legebiltzarreko Mahaiari

1:23

eitb.eus | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebitlzarrean EH Bilduren eta erakunde polizialen artean sortutako eztabaidaren harira, Jon Inarritu EH Bilduko legebiltzarkideak deitoratu duenez, "polizia gehiegikeriaren biktimak izan behar zuten protagonistak, baina EH Bilduri ederra sartu zioten. Jusapol zirikatzera etorri zen". Hortaz, "gogoeta egin behar dugu horrelakoak errepikatu ez daitezen", esan du Inarrituk.

"Terrorismoaren Biktimen Legea eztabaidatu zen egunean ETAko kide ohiak etorri eta keinuak eta adierazpenak egin balituzte zer gertatuko ote zen? ¿Zergatik ez da haserretzen jendea Estatuaren bortizkeriaren biktimak zeudela ikusita?, galdetu dio bere buruari Inarrituk. Bestalde, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen jokabidea kritikatu du: "eztabaida bertan behera utzi eta Jusapolekoak kaleratu behar zituen". Horrenbestez, Tejeriak EH Bildu kaltetu zuela uste du, ez baitzuen esku zabala izan. "Egoera hori ez da errepikatu behar, ez baitio biktima guztien aitorpenari laguntzen", azaldu du.

Inarrituk EAJren eta EH Bilduren arteko lehia onartu du, Diputazio Iraunkorrean bozkatu diren dekretuak direla eta; horren harira, "beraien kontaketa erori egin dela" esan du: "EH Bildurekin Katalunian inork ez zuela argizkirik atera nahi esaten zuten eta ERCrekin ituna adostu genuen; Madrilen erabakigarriak ez ginela eta bagarela kontura dira; eztabaida baino ez sortzera goazela esan zuten eta besteak bezala lan egiten dugu". Inarrituk, halaber, indar abertzaleek Europari begira adostutako itunak aipatu ditu: "EH Bilbu, katalanekin eta galegoekin batera boto erabilgarria da; EAJ, tamalez, ez du ordezkapenik lortuko.

Esquerrarekin hauteskunde orokorretarako lortutako itunaren harira, Inarrituk esan du ez dutela oraindik zehaztu talde parlamentario bakarra edo batzuk sortuko dituzten, finantziazioa eta taldeen mintzaldien denbora tartean dagoelako. Hala ere, "doako 'trifachitoa' geldiaraziko dutela" esan du, baina PSOErekin itunak adosteko gizarte eskubideak, eskubide nazionalak eta bortizkeriaren osteko ondorioak mahai gainean jarriko dituztela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Albisteak Gaur Albisteak