Politika -

M26 HAUTESKUNDEAK

Juaristi europarlamentariaren militantzia eten du EH Bilduk

Josu Juaristik azaldu duenez, "jarrera ez onargarriak" izan ditu harreman bat izan zuen pertsona batekin, horri "min eginez".

Josu Juaristi, eskuinean / Agazkia: EFE.
Josu Juaristi, eskuinean.
Josu Juaristi, eskuinean / Agazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi europarlamentariaren militantzia eten du EH Bilduk, eta ez da izango Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagaia.

Koalizioaren iragarpenaren aurretik, Juaristik berak esan du, adierazpen batean, maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkezteari uko egiten diola, "harreman sentimental baten hausturak eragindako egoera fisiko eta emozional zaurgarri baten" ondorioz.

Aitortu duenez, "jarrera ez onargarriak" izan ditu, "harremana eten ostean, besteak beste, baimenik gabe eta lekuz kanpo zeuden mezuak bidaliz". Europarlamentariak adierazpen batean azaldu duenez, "min egin" dio "pertsona zehatz bati".

EH Bilduk Juaristiren dimisioa onartu du, eta militantzia eten du. "Gertaturikoa argitzeko prozedura" hasiko duela iragarri du.

Era berean, "epe laburrean" Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagai berria izendatzeko bidea abiaraziko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EB Zer ari da gertatzen Europan? Euskal parlamentariak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 EH Bildu Araba Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea