Politika -

Eusko Legebiltzarra

EAJk, PSE-EEk eta PPk Poliziari buruzko Legearen tramitazioa ahalbidetu dute

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketak aurkeztu arren, aurrea atera da Legebiltzarrean eztabaidatuko duten testua.

EAEko Poliziari buruzko Legeak ertzainen eredua arautzen du. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat ertzain promozio berri baten aurkezpenean.
EAEko Poliziari buruzko Legeak ertzainen eredua arautzen du. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak EAEko Poliziari buruzko Legearen erreforma du eztabaidagai gaur. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu diote proiektuari. Dena dela, erreforma izapidetzen jarraituko du Legebiltzarrak, EAJk, PSE-EEk eta PPk zuzenketok atzera botako baitituzte, Alderdi Popularrak atzo iragarri zuenez.

Legeak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen 10.000 agenteen jarduna eta indarrean dagoen eredua arautzen du.

Eusko Jaurlaritzak 2018ko ekainaren 26an onartu zuen lege-proiektua; horretan, poliziaren ustezko jarduera desegokiak ikertzeko kontrol batzorde bat sortzea aurreikusi dute, baita polizian emakumeen parte hartzea sustatzeko ere, zein Ertzaintzako agenteentzako lan-hobekuntzak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak lege-egitasmoa defendatu gaur Legebiltzarraren osoko bilkuran; polizia eredua indartu eta egungo diziplina-sistema aldatuko baitu, eta errgimen-zigortzailea moldadatuko du funtzionarioei berme handiagoak eskaintzeko.

Proiektuan aurreikusita dagoen Kontrolerako eta Gardentasunerako Batzordeak erakunde iraunkor izaera izango du, eta jarduteko autonomia ere izango du. Adituek osatuta egongo litzateke, baita polizia adituak ere. 

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, etorkizunera begira lortu nahi dugun polizia ereduaa kontuan hartu behar dugu, baina "nondik gatozen" ahaztu barik. Horrenbestez, legeari erantzitako "egokitze kosmetikoak" ez du egungo ereduaren arazoak konpontzen. Bestalde, Ertzaitnzan 8.000 agente behar ote diren galdetu du. 

Eusko Jaurlaritzak Polizaren Legea moldaketa partzial baten bidez "petatxatzearen alde" egin izana gaitzetsi Lander Martínezek (E-Podemos).

Iñigo Iturratek (EAJ), berriz, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren jokabide oztopatzailea salatu du; ildo horretan,testua Jaurlaritzari berriro bidaltzen badiote, agenteentzako aurreikusitako hobekuntzak bertan behera geldituko liratekeela gogoratu die.

Txarli Prieto (PSE-EE) pozik agertu da lege berriari esker Ertzaintza "ez baita terrorista autoktonoen egonlekua izango".

Alderdi popularreko Nere Llanosen esanetan, egungo araua berritzea "beharrezkoa" da. Halaber, "PPk Ertzaintzarekiko duen konpromisoa" zalantzan jartzen dutenak kritikatu ditu, eta EH Bilduk "poliziari dion gorrotoa" egotzi dio alderdi abertzaleari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Ertzaintza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Podemos Ahal Dugu Euskadi