Politika -

Bakea eta bizikidetza

ETAren 41 biktimak polizia indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute

Artikulu bat idatzi dute, poliziak eragindako biktimei ere "egia, justizia, erreparazioa eta memoria" izateko eskubidea aitortu behar zaiela nabarmenduz.

Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatzen du gutuna.
Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatzen du gutuna.
Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatzen du gutuna.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA edo "inguruko taldeen" atentatuak jasan dituzten 41 pertsonaren senideek iritzi artikulu bat argitaratu dute Vocento Taldearen komunikabideetan polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatuz.

"Biktima horien eskubideak aitortzeak ez dakar gertatutakoa zuritzea, biktimak maila berean jartzea nahiz guk edo gure senideek jasandako atentatuei zilegitasuna ematea", azpimarratu dute. "Biktima horiek ere egia, justizia, erreparazioa eta memoria izateko eskubidea badutela aitortzen ari gara soilik", zehaztu dute.

Halaber, polizia gehiegikerien eta eskuin muturraren biktimak ez aitortzea "akats politiko eta humano larria" izango litzatekeela ohartarazi dute.

Gutuna Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatzen du, eta beste 40 biktimak beren atxikimendua adierazi dute. Tartean dira Sara Buesa, Sandra Carrasco, Barbara Dührkop, Josu Elespe, Maria Jauregi, Andoitz eta Ibai Korta, Gorka Landaburu, Maixabel Lasa, Rosa Lluch, Roberto Manrique, Arantza Puelles, Rosa Rodero eta Naiara Zamarreño.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Polizia abusuen biktimak