Politika -

Ustelkeria kasua, Araban

Deklaratzeari uko egin diote 'De Miguel' auziaren bi inputatu berriek

Eusko Jaurlaritzako ikerkuntza batzordearen galderei erantzutea errefusatu dute Koldo Otxandiano EAJko buruzagi ohiak eta Jon Iñaki Etxaburu eraikitzaileak, gainontzeko inputatuek egin duten bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Otxandiano EAJko buruzagi ohiak eta Jon Iñaki Etxaburu eraikitzaileak uko egin diote Eusko Jaurlaritzako ikerkuntza batzordearen galderei erantzuteari, ''De Miguel'' auzia Arabako ustezko ustelkeria kasuaren harira.

Galderei ez erantzuteko eskubideak babestuta, Otxandiano eta Etxaburu ez dute deklaratu nahi izan, gainontzeko inputatuen gehiengoek egindakoari jarraituz. Auzi honetan EAJko hamabost bat buruzagi ohi eta kide inputatu dituzte, haien artean, Alfredo de Miguel Administrazio Lokalaren diputatu ohia.

Inputatu dituzten EAJko buruzagi ohien artean dago Otxandiano (De Miguelekin eta Aitor Telleriarekin). Hiru hauek alderdi jeltzalearen txartelak itzuli zituzten oan den urtarrilean.

Ongizate Sozialeko Foru Institutuaren arduraduna izan zen Otxandiano eta joan den agintaldian, Arabako Parke Teknologikoan egin zuen lan. Parke Teknologiko honek, ustez, kontratu irregularrak sinatu zituen eta hori dela eta, bai epaileak bai Eusko Jaurlaritzako ikerketa batzordeak hura ikertzen ari dira.

Jon Iñaki Etxaburu eraikitzaileak, berriz, Ainhoa Alberdirekin Urbanorma enpresa sortu zuen. Arabako Parke Teknologikoaren zabalkuntza egiteko enpresa bati ustez egindako kontratu irregularra salatu zuen Alberdik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea