Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Auzitegi Gorenak Sorturen 'deuseztasun intzidentea' errefusatu du
Sortuk Konstituzio Auzitegira jotzeko aukera dauka orain. Auzitegi Gorenaren 61eko areto bereziko 16 epaileek ahobatez adostu dute "deuseztasun intzidentea" ez onartzea.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko 61. aretoko 16 epaileek ahobatez hartu dute erabakia eta Sortuk aurkeztutako "deuseztasun intzidentea" errefusatu dute, autoan erabakitako arazoak direlako.
Horrela erabaki du Gorenak ezker abertzalearen eskaera aztertzeko bi orduz bilduta egon ostean.
Sortuk Konstituzio Auzitegira jotzeko aukera dauka orain.
16:45etan hasi dute bilera 16 magistratuek, Sortu Alderdi Politikoen Erregistroan sartzea galarazten zuen epaia baliogabetzeko eskaera aztertzeko.
Aurreikusita zegoen moduan, epaileek errefusatu egingo dute Sorturen eskaera, eta beraz, alderdi abertzaleak Auzitegi Konstituzionalera jo ahal izango du.
Martxoaren 23an Auzitegi Goreneko 61eko Aretoak Sortu erregistratzea debekatu zuen eta apirilaren 1ean kaleratu zuen autoa. 16 epaileetatik zazpik boto partikularra sinatu zuten.