Politika -

GERNIKAKO BONBARDAKETA

Errefuxiatuei laguntzeko deia egin dute Gernikako bonbardaketaren 82. urteurrenean

15:45ean sirena eta kanpai hotsak entzun dira. Bonbardaketan hildakoen aldeko hileta eta lore eskaintza egin ere dira Gernikako hilerrian.

Gernikako babes-lekua. Argazkia: Efe
Gernikako babes-lekua. Argazkia: Efe
Gernikako babes-lekua. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikak gerratik ihesi alde egin duten errefuxiatuei laguntzeko eskatu du herria suntsitu zuen bonbardaketaren 82. urteurrena oroitzeko ekitaldietan.

Horixe aldarrikatu dute Gernikako XV. Bake eta Adiskidetze Sariak emateko ekitaldian. Aurtengoan Christos Stylianides Giza Laguntza eta Krisi Kudeaketako komisario europarrari eta hiru historialariri eman dizkiete sariak: Paul Preston hispanista, Angel Viñas katedratikoa eta Xabier Irujo Nevadako (AEB) unibertsitateko euskal ikasketen zentroko zuzendariari.

Stylianidesek ezin izan du saria bertan jaso, baina bideo baten bitartez eskertu du "ohore eta umiltasun handiz" jasotzen duen saria, eta "bake eta bizikidetzaren sinbolo unibertsal" bihurtu den herri batek emana izan dela azpimarratu du.

"Iraganeko akatsak ez errepikatzea" eskatu ostean, gerraren aurkako "ahotsak batzea" aldarrikatu du, eta bizitza arriskuan jarriz "bizitzak salbatzen" dituzten horiei eskaini die saria.

"Harro nago, gure Europar Batasuna delako mundu mailan giza-laguntzaren buru. Erronkak erronka, nire konpromisoa ahulenei laguntzeko bidean jarraitzea eta bakea eta bizikidetza sustatzea izango da", gaineratu du.

Lore-eskaintza egin diete bonbardaketaren biktimei Gernikako hilerrian
Lore-eskaintza egin diete bonbardaketaren biktimei Gernikako hilerrian
Lore-eskaintza egin diete bonbardaketaren biktimei Gernikako hilerrian

2:46

Lucas Gonzalez-Ojeda Europako Batzordeak Espainiako Estatuan duen ordezkariak jaso du saria Stylianidesen partez, eta berretsi egin du Europar Batasunak mundu mailan "giza-laguntza emateko konpromisoa" duela.

Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak minutuko isilunea eskatu du ihesean hil diren errefuxiatuen omenez, eta Europar Batasunari eskatu dio gerratik edo desberdintasun sozioekonomikoetatik alde egiten dutenen aldeko laguntza indartzeko.

Gernikan dauden 17 babeslekuetatik bat gaur zabaldu dute
Gernikan dauden 17 babeslekuetatik bat gaur zabaldu dute
Gernikan dauden 17 babeslekuetatik bat gaur zabaldu dute

1:36

Gainera, bonbardaketaren 82. urteurrenaren ekitaldien harira, publikoarentzat ireki dute herriko enpresek langileak ezkutatzeko Gerra Zibilean erabiltzen zuten babes-lekua.

Alemaniako nazien eta Italiako faxisten hegazkinen bonbardaketa hasi zela iragarri zuten sirena hotsak errepikatu dira gaur arratsaldean, eta lore-eskaintza egingo diete biktimei hilerrian.

Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean
Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean
Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean

2:29

Bonbardaketan hildako pertsonen omenaldia eta lore-eskaintza Zalloko hilerrian izan da, eta alderdi politikoetako eta erakundeetako ordezkariak ere bertaratu dira.

Gero, udaletxean, Mikel Ayestaranek I. George L.Steer/Gernika Bakearen aldeko Kazetaritzaren Saria jaso du. Gainera, omenaldia egingo diote Gernikako bonbardaketa The Times egunkarian kontatu zuen kazetari hegoafrikarrari, bere omenezko eskulturan.

George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza saria jaso du Mikel Ayestaranek
George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza saria jaso du Mikel Ayestaranek
George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza saria jaso du Mikel Ayestaranek

4:34

Eguna amaitzeko, 21:00etan, ibilbide isila egingo du kandelekin Foru plazatik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Alemania argazkiak Gernika-Lumo albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Frankismoari buruzko albisteak Italiako albisteak Mikel Ayestaran albisteak Memoria Historikoa