Politika -

Salhaketa

Preso bat hil da Zaballako espetxean, urtea hasi zenetik laugarrena 

Espetxeetako Zuzendaritzak, baina, ez du preso horren heriotzari buruzko informazio gehiagorik eman. Autopsiak esango du, beraz, nola hil den.

Preso bat hil da Zaballako espetxean. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Preso bat hil da Zaballako espetxean
Preso bat hil da Zaballako espetxean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko preso bat hil da Zaballako kartzelan, Euskadi Irratiak ostiral goiz honetan iragarri eta Salhaketa elkarteak baieztatu duenez.

Urtea hasi zenetik Arabako espetxe horretan hil den laugarren presoa da, eta hilabete honetan hilik aurkitu duten bigarrena. Hain zuzen ere, 5. moduluan topatu zuten gorpua, ostegunean.

Espetxeetako Zuzendaritzak, baina, ez du preso horren heriotzari buruzko informazio gehiagorik eman, eta Salhaketak ez du oraindik haren senitartekoekin hitz egiteko aukerarik izan.

Horren aurrean, aipatu elkarteak heriotza horien gaineko “ezkutatze politika” salatu du, inolako informazio publikorik ematen ez dutela arrazoituta.

Halaber, agintari politiko eta juridikoen lana kritikatu du, heriotza horiek ikertzeko orduan erakusten duten jarreragatik. “Egoera jasanezina da, heriotza gehienak saihesteko modukoak dira”, adierazi dute.

Bukatzeko, larri dauden presoak edota buruko gaitzak dituztenak espetxetik ateratzea exijitu du Salhaketak, legeak hala jasotzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Presoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Espetxeak