Politika -

CIUren abstentzioarekin

Kataluniako Parlamentuak atzera bota du independentzia deklarazioa

Kataluniako independentzia aldarrikatzeko lege-proposamena atzera bota dute CiUko 62 diputatuek, abstenitu egin baitira. Artur Mas Generalitateko presidentea ez da eztabaidan izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako independentzia aldarrikatzeko lege-proposamena atzera bota dute CiUko 62 diputatuek Kataluniako Parlamentuan, abstenitu egin baitira. Artur Mas Generalitateko presidentea ez da eztabaidan izan.

Kataluniako independentzia deklaratzeko, SI taldeak egindako lege proposamena osoko bilkurara, PSCk, PPk eta C´sk aurkeztutako hiru osoko zuzenketekin iritsi da.

SIk, gaur arratsaldean Ganberan, nazioarteko komunitatearen independentzia deklarazioa negoziatzea planteatzen duen lege proposamena defendatu du. Bertan, independentzia "Kataluniako proiektu nazionalaren jarraipenerako eta kataluniarren ongizatea bermatzeko bide bakarra" dela diote.

SIk CiUren erabakia sentitu du, eta Artur Mas, Generalitateko presidenteari eskutitza bidali dio federazioak abstentzioaren botoa berriro pentsa dezan esanez. Gainera, gogorarazi dute proposamena aldatzeko prest daudela CiU asebeteko duen formula bat bilatuz, baina trukean, deklarazioa tramitera onartzeko erraztea eskatu die alderdiko kideei.

Independentzia legearen eztabaida, igande honetako Bartzelonako herri-kontsulta soberanistaren ostean egin da; horrekin Arenys deMunten (Bertzelona) 2009an hasi zen kontsulta sorta itxi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea