Politika -

Hauteskundeak

EAJ eta Hamaikabat batera joango dira hauteskundeetara Araban

Akordioaren nondik norakoak ostegun honetan azalduko dituzte prentsaurrekoan; dena den, akordioa Araban soilik gauzatuko dutela aurreratu dute. Hamaikabateko hautagaiak EAJren zerrendetan joango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta Hamaikabat (Eusko Alkartasunetik banandutako kideak) batera joango dira maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara Araban, alderdi biek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Akordioaren nondik norakoak bihar azalduko dituzte prentsaurrekoan; dena den, akordioa Araban soilik gauzatuko dutela aurreratu dute. Hamaikabateko hautagaiak EAJren zerrendetan joango dira, argitu dutenez.

Hauteskundeetan batera parte hartzeko akordio lurralde batera mugatu edo guztietara zabalduko ote zuten negoziatzen ari zirela iragarri zuen Iñigo Urkullu EAJko presidenteak orain dela egun batzuk.

Dena den, Gipuzkoan Hamaikabatek eta EAJk erabat errefusatu zuten batera joateko aukera hori; EAk babes handiagoa dauka Gipuzkoan, eta ordezkariak ditu erakundeetan.

Azkenik, akordioa Araban baino ez da posible izan, eta bihar azalduko dute Gasteizen, prentsaurreko batean, Iñaki Gerenabarrena Arabako EAJko presidenteak eta Iñaki Beraza Arabako Hamaikabateko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea