Politika -

Kanpainiaurrea

Egibar: 'PPren eta PSOEren estrategia partekatua amaitzear dago'

EAJk ez duela "beti bete-betean asmatu" onartu du agintari jeltzaleak: "Gure kudeaketan ere argiak eta itzalak izan dira, hori argi dago, baina herri honen alde zalantzarik gabeko apustua egin dugu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko GBB presidenteak "PPren eta PSOEren estrategia partekatua amaitzear" dagoela adierazi du". Horrez gain, bi alderdi horiek "euskal politika zentzurik gabeko lege baten bitartez kontrolatzen saiatzen ari dira, eta hauteskunde legeari egindako hobekuntzek ere ez dute inolako zentzurik izango".

"Iraganeko baliabideak dira eta estrategia horri argi eta garbi ''ezetz'' esateko aukera dago, abertzaleetasunak hurrengo urteetan egin behar duen bidea irmotasunez zehaztuz", azaldu du Egibarrek.

GBBko presidentea Arrasaten egon da, Debagoienarko EAJko hatagaien aurkezpenean. Bertan, Markel Olano Gizpuzkoako ahaldun nagusia ere izan da.

Ekitaldi horretan, "aro berri batean" gaudela esan du, "eta lehen euren buruen inguruan gira-bira egiten zutenek bidea egiteari ekin diote, EAJk duela urte asko hartutako erabakiari jarraituz; hau da, bide politiko demokratikoen eta metodo baketsuen alde egitea.

EAJk ez duela "beti bete-betean asmatu" onartu du agintari jeltzaleak: "Gure kudeaketan ere argiak eta itzalak izan dira, hori argi dago, baina herri honen alde zalantzarik gabeko apustua egin dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea