Politika -

Hauteskundeak

Cospedalek 'eskergabea' deitu dio Patxi Lopezi

PPko idazkari nagusiaren hitzetan, "guk ez dugu nahi ETA hauteskundeetan eta erakundeetan egotea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak "eskergabetzat” jo du Patxi Lopez lehendakaria; halaber, “helburua terrorismoa bukatzea izan den guztietan” PPk ETAren aurkako politikan Gobernuari lagundu diola gogoratu du.

"PPk babesa eman dio Gobernu sozialistari EAEn askatasuna bermatzeko, eta, askatasuna eta ETArekin negoziatu ezin dela defendatzen jarraitzen badu, babes horri eutsiko dio", ziurtatu du Cospedalek.

PPko idazkari nagusiaren hitzetan, "askatasunean sinesten duen proiektua behar du Espainiak, eta argi utzi behar da, beti egin dugun bezala, guk ez dugula nahi ETA hauteskundeetan eta erakundeetan egotea".

Era berean, gai horren inguruan duen iritzia argi uzteko eskatu dio PSOEri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea