Politika -

Auzitegi Gorenak

Hilaren amaieran aztertuko dute Bilduren zerrenden balizko inpugnazioa

300 zerrenda aurkeztu ditu astelehen honetan Bilduk Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Bilduren zerrenden aurkako balizko inpugnazioen azterketa apirilaren 29an eta 30ean egingo du AGk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren Gipuzkoako zerrenden aurkezpena egin dute astelehen arratsaldean Donostian. EA, Alternatiba eta independenteek osatutako koalizioak Juan Carlos Izagirre hautatu du Donostiako udal zerrendaburu izateko. Independentea, medikua, Igeldokoa eta Itxas Aurre plataformaren bozeramalea da Izagirre.

Batzar Nagusietako Donostialdeko zerrendaburu Martin Garitano kazetaria izango da. Garan eta Info zazpi irratian dihardu Martin Garitanok.

Iruñean Aberri Egunerako deia egiteko agerraldian Pello Urizarrek esan du Bilduren zerrenda kideen aldetik konpromiso argia dagoela bide baketsuen alde eta indarkeria ekintzen aurka.

Baina batzuetan legea eta justizia ez direla berdinak gaineratu du Urizarrek, eta une honetan Bilduren aurka erabiltzen diren argudioak ez direla judizialak, politikoak baizik. Bilduren zerrendak inpugnatzeko froga bakar bat ere ez dagoela ziurtatu du.

Bestalde, Gernikako akordioaren sinatzaileek salatu egin dute euren ustez Bildu jasaten ari den polizia jazarpena eta espioitza politikoa.

Bilduren hautagai zerrenden aurkako balizko inpugnazioen azterketa apirilaren 29 eta 30ean egingo du Auzitegi Gorenak.

300 zerrenda aurkeztu ditu astelehen honetan Bilduk Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea