Politika -

Azken 'Zutabe'aren edukia

ETAk esan du 'urratsak' egingo dituela 'bakea eta askatasuna' lortzeko

Erakunde terroristak adierazi du Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua "hausnartzeko" gauza izan dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk adierazi du Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM) egungo egoerari "aurre egiteko, hausnartzeko eta ekimen politikori eusteko" gauza izan dela.

Gara egunkariak ETAren azken Zutabe-aren edukia publikatzen jarraitu du gaur. Gaurko aipatutako artikuluan, erakunde terroristak esan du "beharrezkoak diren urratsak" egingo dituela "askatasuna eta bakea" lortzeko helburuz.

2006ko bake-prozesua ere hizpide hartu du, eta Estatuak "ETArekin adostutako bermeak behin eta berriro urratu" egin zituela kritikatu du. Dena dela, "ezker abertzaleak, eta are zehatzago, ETAk" ere hausnartzeko arrazoiak dituztela gaineratu du.

Testuan, erakunde terroristak bere historiaren laburpena egin du, eta, besteak beste, Luis Carrero Blanco almirantearen hilketa, KAS alternatiba, Aljerreko negoziazioak, Lizarra-Garazi eta 2006ko prozesua aipatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea