Politika -

CIS-en inkesta

PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernu bat nahiago du herritarren gehiengoak

Inkesta erantzun dutenen ia erdia koalizio gobernu batean alde dago, eta alderdiei buruz galdetuta, sozialisten eta koalizio morearen arteko akordioa aipatu dute % 34,1ek.

Sanchez eta Iglesias, Moncloan egin zuten bileran. EFEren artxiboko irudia
Sanchez eta Iglesias, Moncloan egin zuten bileran.
Sanchez eta Iglesias, Moncloan egin zuten bileran. EFEren artxiboko irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken CIS inkestari erantzun dioten herritarren % 45,2 hainbat alderdik osatutako koalizio gobernu baten alde daude, eta zein alderdi nahiago duten galdetuta, % 34,1ek PSOEren eta Unidas Podemosen artekoa aipatu dute, alderdi nazionalista ez independentisten abstentzioarekin.

CISen azken inkesta maiatzaren 1a eta 11 bitartean egin zuten, hauteskunde orokorren ostean.

Espainiako Gobernua nola osatu beharko litzatekeen itaunduta, herritarren % 44,1ek PSOEren edo boto gehien jaso duen alderdiaren arteko gobernua aipatu dute. Koalizio gobernuarena da, dena den, gehiengoak lehenetsitako formula. Herritarren % 11,7k PSOEren eta Ciudadanosen gobernu baten alde egin dute, eta % 7,7k, PSOEk, Podemosek eta independentistek osatutakoaren alde.

Galdetutakoen % 5,8ren ustez, hauteskundeak errepikatu egin beharko lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pablo Iglesias Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak?