• EU
  • ES
  • Albisteak
    • M28 HAUTESKUNDEAK
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Kosmos
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Udal eta foru hauteskundeak
  • Hauteskunde Orokorrak
  • EAE-ko Hauteskundeak 2020
  • Kataluniako Hauteskundeak 2021
  • AEB-ko HAUTESKUNDEAK
  • Europakoak

Hauteskunde Orokorrak -

A28

PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eta PPk astindua jaso du

Alderdi Sozalistak akordioak beharko ditu gobernatzeko. PP 137 ordezkaritik 66 izatera pasatu da. Ciudadanosek 57 lortu ditu, eta Unidas Podemosek 42. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Kongresuan.

Hauteskunde orokorretako emaitzen grafikoa. Argazkia: EiTB
Hauteskunde orokorretako emaitzen grafikoa.
Hauteskunde orokorretako emaitzen grafikoa. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

azken eguneratzea: 2019/09/27 09:36 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Espainiako Alderdi Sozialistak irabazi ditu 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeak, 123 eserleku eskuratuta. Alderdi Popularra da bigarren indarra, baina beherakada nabarmena izan du, 66 ordezkari izango baititu, aurreko legegintzaldian baino 71 gutxiago.

Ciudadanosek 57 eserleku eskuratu ditu, eta Unidas Podemosek 42, Kataluniako En Comu Podem koalizioaren zazpi ordezkariak kontuan hartuta. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Diputatuen Kongresuan.

PSOEk eta Unidas Podemosek 165 ordezkari batzen dituzte, eta gehiengo absolutua izateko 176 eserleku behar dira. Beraz, beste talde batzuen babesa beharko lukete gobernatzeko.

Eskuineko blokea (PP-Ciudadanos-Vox) gehiengo absolututik urrunago geratu da, 146 eserleku bilduko lituzketelako.

Horrela, alderdi abertzale eta suberanisten papera garrantzitsua izan daiteke, PSOEk eta Unidas Podemosek gobernua osatu nahi izanez gero, talde horien babesa beharko dutelako.

Katalunian, ERC gailendu da eta 15 eserleku eskuratu ditu; JxCATek, 7. Euskal Autonomia Erkidegoan, ostera, EAJk 6 ordezkari lortu ditu, eta EH Bilduk 4.

Hauteskunde kanpainan, Albert Riverak sarritan azpimarratu du bere asmoa Pedro Sanchez Moncloa Jauregitik kanporatzea zela. Hala ere, zenbakiak soilik kontuan hartuta, beste aukera bat PSOEk eta Ciudadanosek elkarrekin gobernatzea da; izan ere, bi alderdiek 180 eserleku batuko lituzkete.

EAJ gailendu da EAEn, EH Bilduk ordezkariak bikoiztu ditu eta PP kanpoan geratu da

Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJ nagusitu da eta sei eserleku eskuratu ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. PSE-EEk ere eserleku bat gehiago lortu du eta lau diputatu izango ditu Kongresuak.

EH Bilduk ordezkaritza bikoiztu du, bitik laura. Araban Javier Marotorekin zuen lehia irabazi du eta Euskadiko Alderdi Popularra Kongresutik kanpo utzi du. Halaber, bosgarren ordezkaria lortzear egon da Nafarroan.

Aurreko hauteskunde orokorretako garaileak, berriz, beherakada nabarmena izan du: Elkarrekin Podemosek sei eserlekutatik bi galdu ditu.

Nafarroan, UPNk, Ciudadanosek eta PPk osatutako koalizioak (Navarra Suma) irabazi ditu hauteskundeak, eta bi ordezkari izango ditu Kongresuan. Hala ere, 2016ko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu dituzte hiru alderdi horiek.

PSNk, berriz, botoen % 25,75 lortu du, eta bigarren indarra da Nafarroan. Bina diputatu izango dituzte, beraz, Kongresuan; hots, Unidas Podemosek baino bat gehiago (botoen % 18,64).

Lehia bizi egon bada ere, EH Bilduk ez du azkenik diputaturik lortu, ezta Geroa Baik ere.

Senatuari dagokionez, PSOEk garaipen nabarmena eskuratu du, 121 senatari izango baititu. Alderdi Popularrak, berriz, 56 ordezkari izango ditu; ERCk, 11; EAJk, bederatzi; CIudadanosek, 4; Navarra Sumak (UPN-PP-Ciudadanos) hiru; JxCATek, bi; EH Bilduk, Coalicion Canariak eta Gomerako Talde Sozialistak, bana. Unidas Podemosek eta Voxek ez dute ordezkaritzarik lortu.

Senatari horiei autonomia erkidegoek aukeratzen dituztenak gehitu behar zaizkie: PP (19), PSOE (18), Ciudadanos (6), Unidas Podemos (5), ERC (2), CatalunyaEnComu (1), Compromis (1), EAJ (1), Junts (2), CC (1), Vox (1), eta EH Bildu (1).

Erlazionatutako edukiak

Pablo Iglesias eta Pedro Sánchez. EFE

Balizko itunak: Pedro Sanchezen aukerak gobernatzeko

Pedro Sánchez

PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, 122 eserlekurekin

EAJk hauteskunde orokorrak irabazi ditu EAEn. ETBren bideo batetik lortutako argazkia.

EAJk irabazi du EAEn, EH Bilduk ordezkaritza bikoiztu du eta PP kanpoan geratu da

Navarra Suma garaile Nafarroan bi diputatu lortuta, PSN-PSOEk adina

Navarra Suma garaile Nafarroan, 2016an baino boto gutxiago lortu arren

Pedro Sanchezen agerraldia. EiTB

'Konstituzioaren barruan, talde guztiekin gobernatzeko prest' agertu da Sanchez

Pablo Casado PPren egoitzan. ETBren bideo batetik lortutako irudia.

PPren emaitza 'oso txarra' dela onartu du Casadok

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea.

Ciudadanosek Sanchez oposiziotik zelatatuko duela adierazi du Riverak

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko hautagaia.

Ezkerreko gobernu bat osatzeko emaitza 'nahikoa' dela uste du Iglesiasek

Santiago Abascal, Vox alderdiko presidentea.

Abascal: 'Hasiera besterik ez da hau. Geratzeko etorri da Vox'

EAJren agerraldia hauteskundeen ostean. EiTB

EAJk eskua luzatu du Espainiaren 'errealitate plurinazionala' aitortzeko

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia.

EH Bilduren 'emaitza bikaina' azpimarratu du Otegik

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Espainiako hauteskunde orokorrak 2023 Ciudadanosi buruzko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos Hauteskundeak Vox A28 Hauteskunde Emaitzak Navarra Suma koalizioaren albisteak Senatua gaur

Informazio gehiago

  • play icon WEBGUNE BEREZIA: Hauteskunde Orokorrak
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online