Politika -
Legealdia
Gaur hasiko da XI. legegintzaldia Arabako Batzar Nagusietan
12:00ak aldera abiatuko dute saioa, eta behin Mahaiko karguen bozketa bukatuta, Presidentetzak hurrengo osoko bilkuraren data deituko du. Asko jota 15 eguneko epean egin beharko dute bigarren saioa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur emango diote IX. legegintzaldiari hasiera Arabako Batzar Nagusietan. Lehen osoko bilkuran, Presidentetza osatuko duten bost prokuradoreak, bi presidenteordeak eta Mahaiko bi idazkariak aukeratuko dituzte.
12:00ak aldera abiatuko dute saioa, eta behin Mahaiko karguak hautatzeko bozketa bukatuta, Presidentetzak hurrengo osoko bilkuraren data deituko du. Asko jota 15 eguneko epean egin beharko dute bigarren saio hori, Batzar Nagusiek ohar baten bitartez jakinarazi dutenez.
Orduan, prokuradoreen bateragarritasunarekin edo bateragarritasunik ezarekin lotutako txostena onartuko dute. Bestalde, azken bilkura bukatutakoan, Presidentetzak saio berri bat deituko du, ahaldun nagusia izendatzeko. 30 eguneko epean izendatu beharko dute.