Politika -
Erreakzioak
Basagoiti: 'Izaera demokratikoa ez da paperekin lortzen'
PPko buruzagiaren esanetan, "ez du balio demokraziatik kanpo oin bat izatea eta barruan esku bat izatea". "Auzitegiek Batasunaren muntai berria zapuztu" egin dutela esan du Leopoldo Barredak (PP).
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen hitzetan, "izaera demokratikoa ez da idatzitako paper batzuekin lortzen. Borondatearekin, uste osoarekin eta ibilbidearekin lortzen da".
Basagoitiren esanetan, "begirune demokratikoaren balioa uste osotik etorri behar da, eta ez egokitasunetik. Demokraziaren ateak zabalik daude denontzat eta horiek zeharkatu nahi dituztenek betebeharrak ezagutzen dituzte".
"Demokraziaren maila ezin da iritzi eta izen aldaketen arabera aldatu", esan du.
Bilduren inguruan Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia "Zuzenbide Estatuaren eta demokraziaren garaipena" izan direla esan du Leopoldo Barreda EAEko PPko ordezkariak. Bere ustez, "Batasunak antolatutako muntaia" zapuztu du Gorenak.
Barredaren iritziz, erabaki honi esker "demokrazia" bermatu egin da. Erabaki "aproposena" dela esan du PPko buruak, euskal erakundeetan "hiritarrak ordezkatzen dituztenak bakarrik" egongo direlako.
"Auzitegiek Batasunak antolatutako muntai berria zapuztu egin dute", gaineratu du.
"Bide horri" eusteko eta Legea aplikatzen jarraitzeko eskatu du PPk. Alderdien Legea, Hauteskunde Legea eta azken erreformak aipatu ditu Barredak.