X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Erreakzioak
UPyD: 'Demokraziak etsaiei aurre egiteko eskubidea eta beharra dauka'
Rosa Diez "pozik" agertu da Gorenak Bilduren inguruan hartutako erabakiarekin.
Erredakzioa
"Demokraziak bere etsaiei aurre egiteko eskubide osoa" duela azpimarratu du gaur Rosa Diez UPyDko presidenteak, Bilduren inguruan Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari buruz.
Diez pozik agertu da Gorenaren erabakiarekin, eta demokraziaren "betebeharra" etsaiengandik defendatzea dela berretsi du.
Bere iritziz, "gure askatasuna defendatzeagatik hil zituztenekin daukagun zorra kitatzeko hurbilago gaude gaur".
"Eustea irabaztea da, eta bukaerara arte eutsi behar diogu etsaiari", bukatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea