Politika -
Ustezko iruzurra
Datorren astean kaleratuko dute 'Marguello auzia'ren txostena
EAJk salatu du hauteskunde-kanpainan izango dela eta horrek kutsu alderdikoia izan dezakeela.
Erredakzioa
Urte beteko jardunaren ondoren, "Marguello auzia" aztertzen duen Legebiltzarreko batzordeak datorren astean kaleratuko du txostena.
Hauteskunde-kanpaina bete-betean izango da hori eta EAJk salatu du ezohikoa dela, eta interes politikoak daudela medio. Jeltzaleen arabera, kutsu alderdikoia du horrek.
Laura Garrido ikerketa batzordearen presidenteak prestatutako behin-behineko txostena eta taldeen zuzenketak noiz eztabaidatu zituzten zen gaurko bileraren ardatza.
Datorren astean, beraz, hauteskunde-kanpaina abian dela, bilduko ditu ikerketaren behin-betiko ondorioak Osasun Sailean izan zen ustezko iruzur kasiaren ardura politikoak aztertu dituen batzordeak.