Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Polizia gehiegikerien legeari Ciudadanosek jarritako helegitea tramitera onartu dute

Ciudadanosen ustez, botere judizialari dagozkion eskuduntzak bere gain hartu eta babes judizial eraginkorra urratu lezake lege horrek.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE
Auzitegi Konstituzionala
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du polizia gehiegikerien legearen aurka Ciudadanosek aurkeztutako helegitea. Alderdi horren ustez, botere judizialari dagozkion eskuduntzak bere gain hartu eta babes judizial eraginkorra urratu lezake lege horrek.

Ohar batean, Konstituzionalak azaldu du Kongresuari, Senatuari, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari emango diela hartutako erabakiaren berri, nahi izan ezkero ebazpen horren kontrako alegazioak aurkez ditzaten.

EAJk eta PSE-EEk bultzatutako legearen helburua da 1978 eta 1999 urteen artean Euskadin gertatutako poliziaren indarkeriaren biktimei ordaina ematea. Hain zuzen ere, 2016an onartu zuten legea, baina PPren Gobernuak aurkeztutako errekurtsoari men eginda, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen geroago.

Garai hartan, PPk argudiatu zuen epaileen lana zela Polizia indarkeriaren biktimak definitzea, ez ordea, beren-beregi horretarako aukeratutako balorazio batzordearena.

PSOE Moncloara heldu zenean, helegitea atzera botatzea erabaki zuten sozialistek. Horren truke, baina, Jaurlaritzak ezingo zuen gehiegikeria horien erantzuleak bilatzea eskatu.

Jaurlaritzak argi du poliziaren gehiegikerien legeak "berme guztiak" dituela

Eusko Jaurlaritzak, bestalde, argi utzi du poliziaren gehiegikerien legeak "berme guztiak" dituela, eta esan du ez dela ezustekoa izan Auzitegi Konstituzionalak Ciudadanosen helegitea onartzea, lehendakritzatik jakinarazi dutenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Polizia abusuen biktimak