Politika -
Aldaketak sartu dituzte
'Marguello auziaren' txostena onartu du batzordearen gehiengoak
Horrela, 2009an martxan jarritako Eusko Legebiltzarreko batzordeak lanak amaitu ditu. Agiria osoko bilkurara eramango dute maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean behin betiko onartzeko.
Erredakzioa
''Marguello auzia" ikertzen duen Eusko Legebiltzarreko batzordearen gehiengoak txostena onartu du gaur, baina hasierako agiriarekin alderatuta aldaketak izan ditu.
Batzordea 2009ko amaieran jarri zen martxan eta lanak gaur amaitu ditu txostenaren onarpenarekin. Agiri horretan batzordearen ondorioak bildu dituzte. Gabriel Inclanen (EAJ) garaian, zerbitzuen kontratazioan Osasun Sailak egindako ustezko irregulartasunak ikertu ditu batzordeak.
Agiria osoko bilkurara eramango dute maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean behin betiko onartzeko.
Gasteizko Ganberako pasilloetan, Laura Garrido (PP) batzordeko presidenteak txosneraen onarpena jakinarazi du, baina taldeen botoaren eta alegazioen berririk ez du eman. Onartutako alegazioen bidez hasierako txostena erabat aldatu dute.
EAJk aurka bozkatu duela aditzera eman du Garridok, jeltzaleek aurkeztutako testu alternatiboa defendatu baitute.
Sekretua
Era berean, testuak aldaketak izan dituela azaldu du, baina xehetasun gehiagorik ez du eman, batzordearen lanak sekretuak direlako.
Hasierako agiria egin zuen Garridok eta Herrizaingo Sailak Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko kalitate arduradun ohiarekin lotutako enpresekin egindako kontratazio irregularrak bildu zituen txostenean.
Batzordearen lanarekin oso kritiko azaldu da EAJ hasieratik, alderdi batzuek agintari jeltzale ohien lana gutxiestea izan dutelako helburu. Horrela, txosten alternatibo bat aurkeztu zuten jeltzaleek, baina atzera bota zuten atzo.