Politika -
Biktimak
Foru Gobernuko kideei zuzendutako 'irainak' errefusatu dituzte PSNk eta Geroa Baik
Gainera, sozialistek UPNri "deriba estremista eta erradikala utzi eta elkarbizitzaren alde egin dezan" eskatu diote, eta Maria Chiviteri egindako "irainak" baztertu ditzala.
Agentziak | Erredakzioa
Berriozarren, ETAk hil zuen Francisco Casanova tenienteordeari egindako omenaldian, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea "iraindu" zutela salatu du PSNk.
Ekitaldian irakurritako manifestuan, Chivite EH Bilduren zenbait parlamentarioren abstentzioari esker inbestitu ostean, PSNk "bere eta ETAren aldekoen atzaparretan bere burua bota duela" esan zuten, "ignominia handia eginez eta ETAk hil zituen mila inguru pertsonak umiliatuz".
Gainera, omenaldian zehar, bertaratutako batzuek Chiviteri "traidorea" deitu zioten. Ekitaldia bukatzean ere zenbait herritarrek Chiviteren kontra egin zuten.
Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak adierazpen batean esan duenez, "nahikoa da gorrotoen sua piztearekin eta elkarbizitzarekin erreminta politika bezala jokatzearekin , UPN egiten ari den bezala, eta, frogatuta geratu denez, asaldatu taldeak pizten ditu".
UPNri "deriba estremista eta erradikala utzi eta elkarbizitzaren alde egin dezan" eskatu dio PSNk, "sozialistek egiten duten moduan eta Nafarroako Gobernuak egiten duen moduan, eta hain gai zaila politikoki erabiltzeari utz diezaioten, arduragabea delako".
Sozialistak terrorismoaren biktimekin beti egon direla azpimarratu du Alzorrizek, eta "bizikidetzaren alde egiten ez duten ekitaldien kontra, Etxarri Aranatzen eta Altsasun egunotan egingo dituzten bezalakoen aurka, adierazpen askatasunetik haratago, Estatu Demokratiko baten oinarriek errespetua merezi dutelako".
Buruzagi sozialistarentzat, UPNk "gai horiek PSN-PSOEren eta Nafarroako Gobernuaren kontra joateko erabiltzeari utzi beharko lioke, ondo dakitenez, ezin duelako modu horretako ekitaldiak debekatu".
Alzorrizen arabera, UPN "gizartea engainatzen saiatzen ari da, ez duelako onartzen gizarteak gobernu aurrerakoi eta plural baten alde egin duela, guztiz legitimoki demokratikoki eta sozialki, eta haiek oposizioan utzi dituztela".
Sozialistarentzat, UPN "ez litzateke eskuin muturrarekin lehiatu beharko, baizik eta moderazioan eta sen onean egon, herritarren gehiengoa dagoen tokian. Eta atzo Gobernuko presidentearen aurka izandako irainak eta jarrerak baztertu beharko lituzke".
Geroa Baik "erantzukizuna" eskatu dio Navarra Sumari
Ekitaldira joan ziren "Nafarroako Gobernuko kideei zuzendutako irainak" arbuiatu ditu Geroa Baik, eta "oroimenaren alde eta indarkeriaren biktima guztien erreparazioaren alde lanean jarraitzeko" konpromisoa errepikatu du.
Koalizioaren arabera, ez da ekitaldi honetan mota honetako gertakizunak gertatzen diren lehenengo aldia, eta "ETAren biktimen erabilpena" deitoratu du, "errespetua, erreparazioa eta memoria merezi dutelako, eta ez modu alderdikoi eta arduragabe batean tratatzea".
Uxue Barkosen Gobernuak Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusia sortu zuela gogorarazi du Geroa Baik, "lehenengo aldiz biktima guztientzako memoria politika publikoak egiteko", eta esan du bide horretan lan egiten jarraitzeko konpromisoak "bere horretan" segitzen duela.
Koalizioarentzat, "alderdi politiko guztien betebeharra eta erantzukizuna da elkarbizitzan aurrera egitea, ETAren biktimen erabilpen alderdikoia albo batean utzita".
Horregatik, "behin betikoz, bere interesak albo batean uztea eta Nafarroako herritarren interes orokorretan pentsatzen hastea eta nafar guztien elkarbizitza sustatzearen alde lan egitea eskatu dio" Navarra Sumari.