Politika -

G7 GOI-BILERA BIARRITZEN

Bost pertsona atxilotu dituzte jendarmeren aurkako eraso bat antolatzea egotzita

Biarritzeko goi-bilera bitartean, jendarmeak egongo diren Landeseko hotela erretzeari buruz hitz egin zuten sare sozialetan.

Biarritz egingo den G7 goi-bileraren jendarmeak. ETBko bideo batetik ateratako argazkiak.
Biarritz egingo den G7 goi-bileraren jendarmeak.
Biarritz egingo den G7 goi-bileraren jendarmeak. ETBko bideo batetik ateratako argazkiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimendu anarkistarekin lotura duten bost pertsona atzeman dituzte Frantzian, abuztuaren 24tik 26ra Biarritzen izango den G7 goi-bilerako segurtasun dispositiboaren kontrako eraso bat sare sozialetan prestatzeagatik.

BFMTV katearen arabera, 24 eta 45 urte arteko lau gizon eta emakume bat jendarmeak egoten diren Landeseko hotel baten aurkako erasoa antolatzen ari ziren. Antza, hotela erre nahi zuten.

Atxilopenak astelehenean izan ziren, Landeseko Capbreton udalerrian eta Tours hirian. Polizia-operazioan, Frantziako Poliziako agenteek jendarmeekin batera egin zuten lan.

Atzeman dituzten bost pertsona horiei, epaitegiaren aurrean aurkeztuz gero, gaizkileekin elkartzea eta ondasunak suntsitzea leporatu ahal dizkiete.

Segurtasun neurriak

Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak Birritzeko G7 goi-bilerarako segurtasun neurriak aurkeztuko ditu gaur. Neurri horiek Biarritzen zein mugan dauden herritan ezarriko dituzte.

Hendaian eta Irunen izango diren kontra-gailurretan, bereziki, "txaleko horien" edo "black blocs" ezizenez ezagutzen diren taldeen "osagai bortitzak" jasotzearen beldur dira erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Frantzia Biarritz bideoak Hendaia argazkiak Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Albisteak G7 goi-bilera