Politika -
Epaia
'Parot doktrina'k irizpide okerra zuzentzen du, Gorenaren ustez
Gorenak 2006ko otsailaren 20an ezarri zuen "Parot Doktrina". Ordutik, penen luditzea zigorraren osotasuna kontuan hartuta kalkulatzen da eta ez 30 urteko gehienezko zigorraren arabera.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak 2006an ezarritako "Parot doktrina" defendatu egin du epai baten bitartez. Gorenaren arabera, doktrina horrek ez die presoaren espetxe onurei kalterik egiten, ezarritako zigorrekin lotuta dagoen irizpidea zuzentzeko erabili zelako.
Hori da, hain zuzen, Albaceteko Auzitegiko erabaki bat baieztatzen duen epaian adierazten duena. Erabaki horrek Pedro Antonio Seco berriz kartzelatzeko agindua ematen zuen doktrina hori aplikatu eta aske ustea indargabetu ondoren. Secok 90 urteko kartzela zigorra zuen Villarrobledon, Albaceten, hiru pertsona hiltzeagatik.
Gorenak 2006ko otsailaren 20an ezarri zuen "Parot doktrina" Henri Parot ETAko "komando ibiltariko" kide ohiaren helegitea atzera botatzean. Horren arabera, penen luditzea zigorraren osotasuna kontuan hartuta kalkulatzen da eta ez 30 urteko gehienezko zigorraren arabera.
Secori 90 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 1991. urtean Villarrobledoko bi auzotar eta 1993an taxista bat hiltzea egotzita. Iazko urrian aske utzi zuten, 17 urteko zigorra bete ondoren, baina epaitegiek berriro kartzelara bidali zuten hilabete bat beranduago. ETAren Araba taldeko Jose Ignacio Gaztañagaren kasua antzekoa da. 2006. urteko martxoan kartzelatik atera behar zen, baina Parok doktrina aplikatu zioten, eta 2018. urteko martxora arte espetxean jarraituko du. Gaztañagak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Berea izango da epaitegi honek aztertuko duen aurreneko kasua.