Politika -

Espainiako Gobernua

'Ezinekoa' den koalizio baten alde Podemosek egindako apustua kritikatu du Mendiak

Sanchezek, asteazken honetan, bilera egingo du Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin, Bilbon, inbestidurara begira jeltzaleen babesa lortze aldera, Mendiak aurreratu duenez.

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Unidas Podemosen "malgutasun" eza kritikatu du, "ezinezkotzat" jo duen koalizio gobernu baten alde egindako apustuagatik.

Bilbon emandako prentsaurrekoan Mendiak esan du Pedro Sanchezek eta PSOEk "eskuzabaltasun handia" erakutsi dutela, sekulako ahalegina egin dutelako "formula ezberdinak" eskaintzeko, nahiz eta Podemosek "ez duen amore eman".

Horren aurrean, Mendiak espero du astelehenean Sanchezek aurkeztuko duen 300 orrialdeko dokumentuak akordioa lortzeko balio izatea, Unidas Podemosekin "hitzarmena" posible egingo duelako. Akordio horri buruz esan du ez dela zertan koalizio gobernua izan behar.

Mendiaren esanetan, aurreikusitakoaren arabera, Sanchezek, asteazken honetan, bilera egingo du Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin, Bilbon, inbestidurara begira jeltzaleen babesa lortze aldera.

"Sanchezen asmoa da batzarra asteazkenean egitea, baina horretarako Ortuzarrekin hitz egin behar du lehenago, bileraren nondik norakoak argitzeko", azaldu du. Halaber, garrantzia kendu die EAJko presidenteak ostiralean PSOEren gestioaren harira egindako adierazpenei.

Izan ere, Mendia itxaropentsu agertu da EAJren babesa lortuko dutelakoan, "bi alderdien artean parekotasunak" daudelako. Halere, "lan egin beharra dago, akordioa adosteko", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Andoni Ortuzar Espainiako Gobernua Idoia Mendia Eguneko albisteak Albisteak