Politika -
Presoak
Xabier Goienetxea presoa Mont-de-Marsango espetxera lekualdatu dute
Goienetxea Fresnesen zegoen preso, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora. Oraingoz, 25 euskal preso eraman dituzte Mont-de-Marsan eta Lannemezango kartzelatara.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Xabier Goienetxea Iragorri presoa Fresneseko espetxetik Mont-de-Marsango kartzelara lekualdatu dute Frantziako agintariek, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Goienetxea 2015eko uztailaren 7an atxilotu zuten Ossesen, Iñaki Retarekin batera, ETAko kide izatea egotzita. ETAk 2011n eman zuen amaitutzat bere jarduera armatua, 2017an armagabetu zen eta 2018an jakinarazi zuen bere behin betiko desegitea.
Fresneseko espetxea Paris hegoaldea dago, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora. Goienetxea orain Mont-de-Marsanen egongo da, etxetik 140 kilometro ingurura.
2018ko otsailaz geroztik, Frantziak 25 euskal preso lekualdatu ditu Mont-de-Marsan eta Lannemezango espetxeetara.