Politika -

Atzo atxilotu zuten berriz

Iñaki de Renteriak gaur deklaratuko du Auzitegi Nazionalean

Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketaren "arduradun zuzena" izatea egotzita atzeman dute berriz asteazken honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur galdekatuko du Iñaki Gracia Arregi, Iñaki de Renteria, ETAko buruzagi ohia.

Gracia Arregi atzo atxilotu zuten berriz, duela urtebete espetxetik atera eta gero, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketaren "arduradun zuzena" izatea egotzita.

Ruzek otsailaren 1ean ireki zuen berriz auzia, Dignidad y Justicia elkartearen kereila bat onartuta.

Guardia Zibilak abian jarritako ikerketen arabera, Jose Antonio Ortega Lara bahitu zuen ETAko kideen arduraduna izan zen Gracia Arregi. Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du Iñaki Gracia atxilotzeko agindua.

Gracia urtebetez izan da aske (aurretik Cadizeko espetxean izan zen) baina Guardia Zibilak esan du Ortega Lararen bahiketaren inguruan proba berriak aurkitu dituela.

Ortega Lara 532 egunez bahitu zuten, 1996ko urtarriletik 1997ko uztailera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea