Politika -

Hauteskundeak eta gero

Ares EAJri: 'Patxi Lopezek lehendakaria izaten jarraituko du'

PSOEren barnean, "lehendakariak duen proposamenak egiteko eskubidea eta betebeharra" defendatu du Eusko Jaurlaritzako sailburuak. Aresek poza erakutsi du PSOEk primarioak egingo dituelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako sailburuak EAJri erantzun dionez, "Patxi Lopezek lehendakaria izaten jarraituko du". Gainera, PSOEren barnean "proposamenak egiteko lehendakariaren eskubidea eta betebeharra" defendatu du. Cadena Ser irrati katean eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu EAJko presidentearen kritikei aipamena egin die Aresek. Patxi Lopezen "dimisioa" eskatu zuen Urkulluk, Euskadira baino, "PSOEra eta Madrilera begira dagoelako".

Sailburuak adierazi duenez, "afera honetan EAJren buruzagiei axola zaiena da lehendakariak Euskadiko lidergo soziala bere gain hartu duela eta gainera, PSOEn protagonismoa irabazi duela".

Zentzu honetan, Aresek gogoratu duenez, "lehentasuna eta asmo politiko nagusia lehendakaritza" dela esan zuen Patxi Lopezek larunbateko batzordean. "Besteek zer egin behar duten ez esateko" eskatu dio Aresek Urkulluri. Sailburuaren hitzetan, Urkulluk "bere buruaren kritika egin beharko luke eta EAJk izan dituen emaitza txarrak aztertu beharko lituzke, Bilduren emaitzek guztiongan izan baitute eragina".

Halaber, Aresek baieztatu duenez, "Gipuzkoako zenbait enpresarien deiak jaso ditut", lurralde horretan Foru Aldundian Bilduk gobernatzeko aukeraren aurrean kezkatuta baitaude. Enpresariek EAJri kezka hori helarazteko proposamena egin die Aresek, Aldundian Bilduk boterea ez lortzeko giltza Iñigo Urkulluren alderdiak duelako.

PSOEren Batzorde Federalari dagokionez, primarioak egiteko eta "aukerak aztertzeko eztabaida zabala" planteatzeko erabakiekin pozik agertu da Ares.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea