Politika -

Hauteskunde-inkesta

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak EAEn

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak deitu eta egun gutxira egin zuen galdeketa.

EiTB Focus inkestaren emaitzak 14:00etan argitaratuko dira.
EiTB Focus inkestaren emaitzak 14:00etan argitaratuko dira.
EiTB Focus inkestaren emaitzak 14:00etan argitaratuko dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ lehenengo indar politikoa litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetan, hamabosgarren EiTB Focus inkestaren arabera. Euskadiko Alderdi Popularrak ere ordezkaritza lortuko luke. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.

Hauteskunde orokorrei buruzko datuez gain, herritarrek hauteskundeen errepikapenaz duten iritziaren berri ere mango du.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400; Bizkaian 400; Gipuzkoan 400).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 26,2 euskaraz egin dira, eta gainerako % 73,8, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko irailaren 20tik 23ra bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 3,84koa izan zen: motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 9 minutu.

EiTB Focus, albistegietako liderrentzat

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko Gaur Egun eta Teleberri albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Alderdi politikoak berriak PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus albisteak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak?