Politika -

HAUTESKUNDEAK A10

Pablo Iglesias: 'Etsaia ez da Errejon, oligarkia baizik'

CCE Herritarren Kontseiluan egin duen interbentzioan argi utzi du Unidas Podemoseko buruak: "Ez ginen bipartidismoari eutsi eta boteretsuen lo gozoa errazteko jaio".

Montero, Iglesias eta Belarra, Herritarren Kontseiluan. Argazkia:EFE
Montero, Iglesias eta Belarra, Herritarren Kontseiluan
Montero, Iglesias eta Belarra, Herritarren Kontseiluan. Argazkia:EFE

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak argi utzi du azaroaren 10eko Espainiako hauteskunde orokorretan, aurkariak ez direla Iñigo Errejonena bezalako alderdiak, botere oligarkikoak baizik, horiek Podemos dutelako "jomugan", "ez dutelako onartzen guk jendea defendatzea".

Asanblada eta asanblada artean erabakiak hartzeko organo gorena duten Herritarren Kontseiluan (CCE) larunbat honetan egin duen interbentzioan, Iglesiasek esan du errespetatzen duela Errejonek eta bere garaian Podemosen inguruan zegoen jendeak Pedro Sanchezi babesa "doan" eman behar ziotela pentsatzea, baina gogorarazi du Podemosen izena emandakoek, bai kontsultetan baita herritar asanbladetan "beste bide bat" aukeratu zutela: "Ez ginen bipartidismoari eutsi eta boteretsuen lo gozoa errazteko jaio".

Jendearen eskubideak defendatzeko jaio zirela berretsi du Pablo Iglesiasek eta ekintzekin argi utzi dutela hori. Bestalde, boto-emaileek botereak gustuko dituen aukerak ez dituztenean aukeratzen oligarkiak ez duela instituzionalitatea errespetatzen salatu du.

"Jasoko ditugun erasoak botereari begietara begiratzeagatik izango dira, baina ez ginen menpeko indar bat izateko jaio. Ez gaude hemen botereari aurpegi ona jartzeko, ez gaude hemen sistema zaharrari eusten laguntzeko. Aurre egiteko gaude hemen" ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Pablo Iglesias Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Más País