Politika -
Gipuzkoa
Bilduk PSErekin emango dio jarraipena gaur bilera sortari
Martin Garitano EAJrekin bildu zen atzo, eta gaur Miguel Buen sozialistarekin eta bihar Aralarreko Rebeka Uberarekin batzartuko da. PPk uko egin dio biltzeko gonbidapenari.
Erredakzioa
Alderdi politikoen arteko negoziazioak ixteko aste erabakigarriak aurrera jarraitzen du. Datozen egunetan, hurrengo lau urteetan Udaletan eta Foru Aldundietan nork aginduko duen erabakiko dute. Horrela, Bildu Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiekin elkarrizketatzen hasi zen astelehenean.
&' || 'nbsp;
Markel Olano jarduneko ahaldun nagusiarekin, Miguel Buen hautagai sozialistarekin eta Rebeka Ubera Aralarreko bozeramailearekin bilduko dira Martin Garitano ahaldun nagusirako hautagaia eta bere taldeko beste kide batzuk (Ander Rodriguez eta Iñaki Agirrezabalaga batzarkideak). EAJrekin dagoeneko egin du bilera.
Lehenengo bilera atzo izan zen eta Joseba Egibar jeltzaleen Gipuzkoako buruak koalizioaren "azpiegitura gabezia" salatu zuen eta Donostiako Udalean hautagai sozialistarik ez duela babestuko iragarri zuen,
Gaur, Bildu PSErekin elkartuko da 11:00etatik aurrera eta Aralarrekin elkartuko da bihar.
PPk eta Juan Carlos Cano hautagaiak uko egin diote koalizio abertzalearekin hitz egiteko gonbidapenari, Bilduk komunikatu batean zabaldutakoaren arabera.
Bizkaian, jeltzaleek joan den astean hasitako bilerekin jarraituko dute. EAJren asanblada nazionala datorren ekainaren 6ean bilduko da itxitako itunak aztertzeko.
Araban, PPrentzat egoera zailtzen hasi da, lurralde horretan alderdi bozkatuena izan arren. EAJk Xabier Agirre hautagaia aurkeztuko duela baieztatu du eta Bilduk, ordainetan ezer eskatu gabe, Agirreren alde egingo duela esan du.
PSEk hiru lurraldeetako akordio orokorra bien artean izan daitekeen itun bakarra dela adierazi dio EAJri.
&' || 'nbsp;Arabako Foru Aldundian emango duen botoa erabakigarria delarik, Ezker Batuak atzo iragarri zuen PPk ez agintzeko ahal duen guztia egingo duela.