Politika -

Elkarrizketa, Boulevarden

'Demokrata batek 'proces' auziaren epaia ontzat hartu behar du, kritikatzen badu ere'

Juan Luis Ibarraren esanetan, sexu-delituen kopuruak gora egin du, "ez, aldiz, emakumeen aurkako indarkeriaren auziek". Galdegin du epaileek herritarrak "zaindu eta ulertzea".

Juan Luis Ibarra, elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.
Juan Luis Ibarra, elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.
Juan Luis Ibarra, elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Prozesu zuzena izan da". Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan, Auzitegi Gorenak aurki emango duen proces auziaren epaiaren gainean hitz egin du: "Ez da atzerapen desegokirik izan; epailea independentea eta inpartziala izan da; auzipetuek defensa-eskubidea eta ordezkaritza-eskubidea izan dituzte. Prozesu zuzen batek eskatzen duen testuinguruan egin dute". Ibarrak, aldiz, nabarmendu du zerk kezkatzen duen, batez ere: "Zuzenbidezko estatu batean, pentsatu ahal dugu epai bat desegokia dela; baina arazoa, demokrazioaren ikuspuntutik, epaia ontzat ez hartzea da".

Galdakaon zabaldu duten ETAko preso baten erakusketaren harira, Ibarraren iritziz "hutsaltzea" dago, eta adierazi du bat egiten duela Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearekin: "Ez da lege-kontua, etika-kontua baizik".

“Espainiako Erresumak arazoa du sexu-delituen kopuruarekin, horrek gora egin baitu", esan du Ibarrak; "ez du gora egin, aldiz, emakumearen aurkako kasuen kopuruak". Komunikabideek informatzean duten rolari dagokionez (Bilboko Udaletik zalantzan jarri dute hori), Ibarrak uste du "kontuan izan behar dela nola kontatzen den, ikerketari edo biktimari kalterik ez egiteko. Trataera ezin da alderatu zigor batekin".

Ikasturte judizialaren hasiera-ekitaldian, Ibarrak behin baino gehiagotan errepikatu zuen "independentzia judiziala" kontzeptua; elkarrizketan, berretsi du prozesuak "zuzenak eta inpartzialak" izan behar direla. Ibarrak onartu du Espainian independentzia judizialaren gizarte-pertzepzioa Frantzian, herrialde eskandinaviarretan edo Alemanian baino askoz ere txikiagoa dela: "Epaileok egunero dugu azterketa". Hori hobetzeko, agerian egon beharko litzateke "epaileek herritarrak zaintzen eta ulertzen dituztela", galdegin du Ibarrak: "Komunikazioa ulergarria eta sinesgarria izan beharko litzateke, herritarren konfiantza eskuratzeko".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Irrati programazioa Kataluniako prozesua zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusia