Politika -

Memoria historikoa

Erorien Haraneko prioreak ohartarazi du ez duela Franco hobitik ateratzen utziko

Santiago Canterak Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeari gutun bidez esan dionez, "Abadiak ez du Basilikan sartzeko baimenik emango".

Erorien Harana. EFEren artxiboko irudi batean.
Erorien Harana.
Erorien Harana. EFEren artxiboko irudi batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Cantera Erorien Haraneko prioreak Espainiako jarduneko Gobernuari ohartarazi dionez, ez du basilikan sartzeko baimenik emango Francisco Franco diktadorea hobitik ateratzeko, Abadiak Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako alegazioei erantzun arte.

Canterak gutuna bidali dio Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeari. Idatzian dioenez, "Abadiak ez du basilikan sartzeko baimenik emango res sacra batera heltzeko".

Priorearen ustez, Auzitegi Gorenaren epaiak ez die euren alegazioei erantzun, eta "Elizaren baimenik gabe leku sakratu batean sartzea askatasun erlijiosoa urratzea litzateke", horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Eliza Katolikoa