Politika -

Ramon Alzorriz

'Altsasu auziko zigorrak altuak al dira? Ez daukat ideiarik ere, ez naiz legelaria'

PSNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak ez du Altsasuko gazteei indultua ematea aurreikusten. Aurrekontuen harira, ez du argitu Navarra Suma edo EH Bildu den sozialisten lehentasuna.

Ramon Alzorriz. Argazkia: Radio Euskadi
Ramon Alzorriz. Argazkia: Radio Euskadi
Ramon Alzorriz. Argazkia: Radio Euskadi

play icon 13:24

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Alzorriz PSNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak Auzitegi Gorenak Altsasuko auziari buruz emandako epaiaren inguruan duen iritzia ematea saihestu du. “Ez dakit zigor altuak diren edo ez, ez daukat ideiarik ere. Ez naiz legelaria. Ez dakit zeri erreparatu behar diodan zigorrak aztertzeko orduan”, esan du. Altsasuko gazteen senideei ondorengo mezua igorri die: “Bizi duten egoera konplexua eta korapilatsua ulertzen dugu, baina epaia hor dago”. Katalunian, indultua mahaigaineratu da 'proces' auzian; Altsasun, gauza bera gerta liteke? Alzorrizek honakoa erantzun du: "Ez daukat ideiarik ere", baina gaineratu du ez duela konponbide onenik ikusten sentsibilitate asko mindu dituen kasu honetarako. "Ez dakit indultua eman daitekeen edo ez", gaineratu du.

"Ez dugu uste helegitea jarri behar denik", iritzi dio Alzorrizek, auzitegiek Euskara Legearen artikulu batzuk bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruz. "Garai berri bat ireki behar da euskararentzat Nafarroan, lehia politikotik aldenduta, eta tokiko hizkuntza batek merezi duen bezala zaindu behar dugu", adierazi du Alzorridez. Hala, euskararen dekretu berri bat adostea eskatu du. "Hitz egin eta negoziatzeko borondatearekin elkartu behar gara. Ez dugu euskara diskriminatzea nahi, ezta hitz egiten ez den lekuan inposatzea ere". Hala, tokian tokiko egoera aztertu behar dela esan du: "Tuteran, ingelesa edo frantsesa baino gehiago edo gutxiago baloratu behar da euskara? Erriberan, arabiera kontuan izan beharko litzatekeela diote".

Aurrekontuen harira, Ramon Alzorrizek ez du argitu Navarra Sumaren edo EH Bilduren babesa bilatuko duten: "Guztiekin hitz egiteko prest egongo gara".

___________________________________________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika PSN Gaurko albisteak Nafarroan Delituak Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Gazteak gaur