Politika -

Iragarpena

Lemoizko zentral nuklearraren lurrak EAEko erakundeen esku geratuko dira

Hala iragarri du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du toki horretan.

Lemoizko zentral nuklearra, ETBko bideo batetik ateratako argazki batean.
Lemoizko zentral nuklearra.
Lemoizko zentral nuklearreko lurrak Euskadiren esku geratuko dira

1:25

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lemoizko zentral nuklearraren lurrak EAEko erakundeen esku geratuko dira aurki, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak gaur iragarri duenez. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.

Estebanek Sabin Etxean eguerdian egindako prentsaurreko batean egin du iragarpena.

Buruzagi jeltzaleak gogorarazi duenez, EAJk eta Mariano Rajoyren Gobernuak akordioa erdietsi zuten 2017an eta eskualdatzea Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jaso zuten. Zentsura-mozioaren negoziaketetan akordio hori "bere egin zuen Pedro Sanchezen Gobernuak", azaldu du.

Ordutik, "hainbatetan" eskatu dute lekualdatzea, eta azkenean gaur heldu zaie baieztapena: "Espainiako Gobernuak esan dit sinatuta dagoela eta agindua emanda. Datorren astean kaleratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean".

"Bidea da erraza izan. Behin eta berriro aritu behar izan gara atzetik, oztopoak oztopo, akordioa gauzatu zedin", aitortu du Estebanek.

Lemoizko zentral nuklearreko lurrak Euskadiren esku geratuko dira
Lemoizko zentral nuklearreko lurrak Euskadiren esku geratuko dira
Lemoizko zentral nuklearreko lurrak Euskadiren esku geratuko dira

1:25

69.784 metro koadroko eremua da. Lemoizko zentral nuklearra ez zen inoiz martxan jarri, besteak beste, ETAren atentatuen eta herri mugimenduaren ondorioz.

40 urte geroago, instalazioak hondamendi egoeran daude. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egiteko asmoa du toki horretan bertan, azpiegiturak dituen ur hartuneak baliatuta. Oraingoz, hiru inbertitzailek agertu omen dute interesa proiektuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Bizkaia Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak