Politika -

Francoren desobiratzea

Sanchezek azpimarratu du demokraziaren aurkako 'iraina'ri amaiera eman zaiola

Jarduneko presidenteak uste du "adiskidetze prozesuan beste pauso bat" eman dela, eta Espainiako demokraziak "prestigioa" hartu duela "munduko begien aurrean".

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteak azpimarratu du Franco Erorien Haranetik aterata "Espainiak bere buruarekin" zuen zorra kitatu duela.

Moncloa Jauregian egindako adierazpen instituzionalean, Sanchezek esan du demokraziaren aurkako "irain morala"ri eta "laidoa"ri amaiera ematen zaiola, diktadore bat goratzen zelako leku publiko batean.

Era berean, jarduneko presidenteak uste du "adiskidetze prozesuan beste pauso bat" eman dela, eta Espainiako demokraziak "prestigioa" hartzen duela "munduko begien aurrean", Nazio Batuen Erakundeak berak babestutako neurria izan baita.

Exhumazioa izan den "unearen inguruko iritziak" errespetatzen dituen arren (hauteskundeetako aurrekanpaina), esan du "bakoitzak bere irizpidea" duela, eta Gobernuak "posible zen unean" egiteko konpromisoa hartu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia bideoak Pedro Sánchez bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan