Politika -

Udalak osatu ondoren

Rubalcaba: 'Beste itun batzuek botere gutxiago emango liokete Bilduri'

Gobernuko lehenengo presidenteordeak eta Barne ministroak aitortu du Bilduk instituzioetan presentzia gutxiago izango lukeela "gauzak beste era batera egingo balira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba gobernuko presidenteordeak eta Barne ministroak esan du Bilduk instituzioetan presentzia gutxiago izatea gustatuko litzaiokeela, atzo Euskadiko eta Nafarroako udalak osatutako mapa aztertu ostean.

"Gauzak beste era batera egingo balira" Bilduk udal gutxiago izango lituzkeela esan du Rubalcabak, eta gaineratu du "nik beti pentsatu dut posible zela". Bartzelonako PSCren egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek.

Gobernuak terrorismoaren aurkako borrokan duen konpromisoa berretsi du eta Bildu hauteskundeetan egon izanak horrekin ez duela zerikusirik argitu du Barne ministroak.

Modu horretan, gogorarazi du , Gobernuaren helburua indarkeriarekin amaitzea dela eta hori oraindik ez dela gertatu esan du azaldu du "nahiz eta ETA oso ahul egon".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea