Politika -
Hauteskunde osteko itunak
Rubalcabak Bilduri agintea kentzeko akordioen alde egin du
Gobernuaren presidenteordeak errefusatu egin ditu Bilduk erakundeetan agintea hartzeko itunak eta bere alderdiak koalizioarekin ez duela akordio instituzionalik egingo zehaztu du.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro eta Gobernuaren presidenteordeak errefusatu egin ditu Bilduk erakundeetan agintzea bilatzen duten akordioak eta Gipuzkoako Aldundia jarri du adibide gisa.
Rubalcabak Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, bere esku egongo balitz Bilduk "ez agintzeko akordioak" bilatuko lituzke, Patxi Lopez lehendakariaren proposamenari jarraiki.
PSE barruko batzuek beste iritzi bat agertu izan badute ere, Rubalcabak ziurtatu du ez dela Bildurekin akordio instituzionalik egongo, baina unean uneko proposamenetan haien babesa izan dezaketela.
Rubalcabak ETA ere izan du hizpide eta orain "pixkanakako desagertze prozesuan" murgilduta dagoela esan du.