Politika -
'Proces' auzia
Belgikak aske utzi ditu Toni Comin eta Lluis Puig
Dena dela, epaileak kautelazko neurriak ezarri dizkie.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Belgikako instrukzio-epaile batek aske utzi ditu Toni Comin eta Lluis Puig Kataluniako Generalitateko kontseilari ohiak, politikari kataluniarrek eurek iragarri dutenez, Bruselako Fiskaltzatik irtetean.
Nolanahi ere, epaileak kautelazko neurriak ezarri dizkie: etxebizitza iraunkorra ezartzea, eskatzen zaienean agintari judizialen aurrean agertzea eta Belgikatik ez ateratzea.
Orain, Bruselako Ganberako Lehen Auzialdiko Epaitegi batek aztertu behar du auzia, baina oraindik ez dago datarik horretarako.
Comini sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea egotzi dio Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta, Puigi, dirua bidegabe erabiltzea bakarrik.