Politika -
Gobernu osaketa
Santos Cerdan (PSOE): "Lehen bilera asteazkenean egingo dugu, EAJrekin"
PSOEko Lurralde Koordinaziorako idazkari exekutiboak alderdiekin bilera sorta iragarri eta aurrenekoa jeltzaleekin egingo dutela zehaztu du.
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Santos Cerdan PSOEko Lurralde Koordinaziorako idazkari exekutiboak iragarri du asteazken honetatik aurrera Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko eta gobernu osaketa bideratzeko bilera sorta egingo dutela, eta lehen bilera EAJrekin egingo dutela gaur bertan.
Balizko bazkide edo babesei buruz galdetuta, buruzagi sozialistak argitu du PSOE ez dela "inoiz VOXekin negoziatzera jesarriko" eta "Alderdi Popularrarekin koalizio handia osatzea" ez dela "inoiz aukera bat izan".
Cerdanen esanetan, PSOEk ez zituen hauteskundeak berriro deitu, eta bozen errepikapena "inbestidura ez egoteari" egotzi dio; "automatikoki deitu ziren", erantsi du. Are, azaldu duenez, "sozialistek ez genituen beste hauteskunde batzuk nahi, apirilekoak irabazi genituelako. Oraingoan herriak berriro erabaki du: Pedro Sanchez da gobernua osatzeko aukera bakarra".
Pablo Iglesias presidenteorde izatea hizpide hartuta, Cerdanek uste du logikoa dela, PSOEk ez duela "inongo betorik" ezartzeko asmorik.
_________________________
Albiste hau Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.