Politika -
M15en protesta
Diputatuak arazo barik sartu dira Valentziako Parlamentuan
Poliziak segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditu, atzo Bartzelonan jazotako istilu larriak saihesteko. M15 mugimenduak gaur Campsen inbestiduraren aurka protesta egiteko dei egin du.
Erredakzioa
Valentziako M15 mugimenduak elkarretaratze baketsua deitu du gaur goizerako Valentziako Gorteen aurrean, Francisco Campsen inbestiduraren aurka protesta egiteko.
Atzo, istilu larriak jazo ziren suminduek Kataluniako Parlamentuaren aurrean egindako protestan. Protestarien presioa eta jazarpena oso handia izan zen, eta hainbat diputatu, tartean Artur Mas Generalitateko presidentea, helikopteroz joan behar izan ziren Parlamentura.
Gaurko egunari begira, Valentziako M15ek salatu du Francisco Camps presidente "auzipetuak" berriro hartuko duela agintea, eta, beraz, "gaizkileak" Gobernuan ez onartzeko dei egin die herritarrei. Hori bai, protesta baketsua izatea exijitu du.
Era berean, mugimenduak "ahalik eta pertsona gehien" elkartzeko dei egin du, "ustelkeria" salatzeko eta auzipetuak agintean izatea debekatzea eskatzeko.
45 pertsona zaurituta atzoko istiluetan
Larrialdi zerbitzuek (SEM) zehaztu dutenez, atzoko istiluetan 45 pertsona zauritu ziren, eta horiteako 18 ospitalera eraman behar izan zituzten.
Gainera, Esquadra Mossoek sei pertsona atxilotu zituzten.