Politika -

ZUZENDARITZA BERRIA

Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izendatu dute Udalbiltzako lehendakari berri

20. urteurrenaren baitan, zuzendaritza berritzeko batzarra egin dute gaur Durangon. Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izango dira lehendakariordeak.

Mertxe Aizpurua, Jabi Asurmendi, Loren Arkotxa eta Luis Intxauspe. Argazkia: Udalbiltza
Mertxe Aizpurua, Jabi Asurmendi, Loren Arkotxa eta Luis Intxauspe
Mertxe Aizpurua, Jabi Asurmendi, Loren Arkotxa eta Luis Intxauspe. Argazkia: Udalbiltza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalbiltza Euskal Herriko udal hautetsien nazio erakundeak batzarra egin du gaur Durangon, eta ekitaldi horretan, zuzendaritza berria aurkeztu dute. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izango da Udalbiltzako lehendakari berria eta Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izango dira lehendakariordeak.

Ondorengoak izango dira 2019-2013 epean, zuzendaritzako kide berriak: Lamia Arcas (Laudioko zinegotzia), Jon Arriola (Berriatuko alkatea), Asier Gonzalez (Bilboko zinegotzia), Itziar Amezaga (Errigoitiko zinegotzia), Andoni Gartzia (Astigarragako zinegotzia), Koro Etxeberria (Hernaniko zinegotzia), Xanti Kapendegi (Ahetzeko zinegotzia), Xebax Christy (Hazparneko zinegotzia), Aitor Elexpuru (Berako alkatea) eta Oihan Mendo (Garesko alkatea).

Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute gaur egun Udalbiltza eta Ima Garrastatxu Durangoko alkateak hasiera ekitaldian gogoratu duenez, "bereizten gaituzten muga administratiboen gainetik zubiak eraikitzeko bokazioa duen erakunde publiko nazionala da Udalbiltza; gaur eta hemen, Euskal Herriaren eraikuntzan aurrera pausuak eman eta proposamen zehatzak garatzeko helburua duena, betiere, lurralde garapenaren, ekonomia sozial eraldatzailearen, jasangarritasunaren eta saretzearen ildoetatik tiraka".

2021era arteko plangintza ere azaldu dute batzarrean. Hala, oraintxe eskuartean dituzten bost ardatzak zerrendatu dituzte: euskal unibertsitateetan sortzen den ezagutza herrien garapenaren mesedetara jartzea asmo duen Ikerbiltza programa, senidetzeen bidez Euskal Herriaren barne kohesioa lantzea helburu duen Hurbiltzen programa, Hartu-eman esperientzia eraldatzaileen bankua, Lurgida Euskal Herriko app turistikoa, Hauspotu ekonomia sozial eraldatzailearen bidez lurralde desoreka gainditzeko egitasmoa eta Euskal Herriko historiaren memoria gunea.

Jabi Asurmendi presidente berriak karguan aurrez izan diren hautetsiak izan ditu ondoan aginte makila hartzean, eta bere hitzaldian, "udalen, hautetsien, erakundeen eta eragileen arteko lankidetza" aldarrikatu ditu.

Bertaratuen babesaz gain, sare sozialen bidez ere jaso ditu zorion mezuak. EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriarterena, adibidez:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Arratia-Nerbioi