Politika -

Auzitegi Nazionala

Txapartegi estraditatzeko beste eskari bat bidali dio Espainiak Suitzari

Espainiak Nekane Txapartegiren kontra aurkeztu duen estradizio eskaria salatzeko, 150 lagun mobilizatu ziren larunbatean, Zurichen (Suitza), Txapartegi bizi den hirian.

Nekane Txapartegi torturen inguruko erreportaje batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nekane Txapartegi torturen inguruko erreportaje batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nekane Txapartegi torturen inguruko erreportaje batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olivier Peter Nekane Txapartegiren abokatuak eman du estradizio eskariaren berri, bere Twitter kontuan: "Nekane Txapartegi Guardia Zibilak torturatutako eta Zurichen errefuxiatutako militante euskal herritarraren kontrako beste estradizio eskari bat bidali du Espainiak berriro. Jazarpen politikoa, bidegabeko prozedura eta torturapean lortutako frogak: Suitzak ez du konplize izan behar".

Espainiak Nekane Txapartegiren kontra aurkeztu duen estradizio eskaria salatzeko, 150 lagun mobilizatu ziren larunbatean, Zurichen (Suitza), Txapartegi bizi den hirian, Berria eta Naiz atariek aurreratu dutenez.

Free Nekane plataformaren arabera, astelehenean elkarretaratzea egingo dute Bernako epaitegien aurrean, 12:00etatik 14:00etara, Suitzako Justiziari Txapartegiren kontrako estradizio eskaria bazter dezala eskatzeko.

Maiatzean, Bernako auzitegi batera joan behar izan zuen Txapartegik, Espainiako Auzitegi Nazionalak irekitako auzi batengatik deklaratzera: Europan barrena ibiltzeko dokumentazio faltsua erabili izana egotzi zioten.

Txapartegik uko egin zion deklaratzeari, eta Free Nekane taldeak orduan aurreratu zuen Espainiak estradizio eskari bat aurkezteko asmoa zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Suitza