Itxi

Politika

Eusko Alkartasuna

Eba Blanco izango da EAren jarduneko idazkari nagusia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joan den azaroaren 11n, epaitegi batek onartu egin zuen sektore kritikoak Blancoren izendapenaren kontra aurkeztu zuen demanda. Auzia argitu bitartean, baina, bera izango da jarduneko buruzagia.

  • Eba Blanco artxiboko irudi batean.

    Eba Blanco EAko jarduneko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Militantziak eskatuta, Eusko Alkartasunaren Asanblada Nazionalak bilera egin du arratsalde honetan, prozesu judiziala amaitu bitartean alderdia zuzenduko duen behin-behineko buruzagia aukeratzeko.

Bi hautagaitza izan dira: Eba Blancorena eta Maiorga Ramirezena. Azken horrek, baina, uko egin dio aurkezteari eta, ondorioz, Blancorenak egin du aurrera. Botoen % 62a jasota, bera izango EAren jarduneko idazkari nagusia.  

EAk ohar batean azaldu duenez, Maiorga Ramirezek eta Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako lurralde koordinatzaileek barne-hauteskundeen aurka Gasteizko epaitegi batean jarri zuten helegitearen ondorio da gaurko izendapena.

Demanda hura onartuta, epaitegiak behin-behinean baliorik gabe utzi zuen Eba Blancoren izendapena EAko idazkari nagusi gisa.  

Auzi judiziala argitu bitartean, Blancok berak zuzenduko du alderdia.

Gaurko bozketa amaitu ostean, Blancok alderdiaren baitako bi aldeen arteko elkarrizketarako deia egin du.

"Diskretuki, hainbat aldiz saiatu gara elkarrizketarako bideak zabaltzen eta irtenbidea adoste, baina ezinezkoa izan da, eta prozesua auzitara eramatea nahiago izan dute", deitoratu du.

Nolanahi ere, elkarrizketarako beti prest egongo dela azpimarratu du Blancok.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena