Politika -

Bartzelonako 'suminduak'

Puig: 'Katalunia plazako okupazioa ezin da denbora luzean onartu'

Kanpatuta jarraitzen duten 'suminduek' eremu publikoaz gozatzeko hiritarrek duten eskubidea urratzen dutela salatu du Kataluniako Barne Kontseilariak.

Felip Puig Kataluniako Barne kontseilaria. Argazkia: EFE
Felip Puig Kataluniako Barne kontseilaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonan, Katalunia Plazan kanpatuta jarraitzen duten ''suminduen'' okupazioak denboran askoz gehiago luzatzen ezin dutela ''onartu'' ohartarazi du Kataluniako Barne kontseilariak. Kontseilariak salatu du milaka hiritarren eskubidea urratzen ari direla, ez baitie eremu publikoaz gozatzen uzten. Rac-1 irratian egindako elkarrizketan, Katalunia Plazan jarraitzen duen sumindu talde txikiaren kanpaldiaren inguruan galdetuta Puigek adierazi du "hausnarketa bat egin beharko dugu, okupazioaren eraginez milaka hiritarrek ezin dute eremu publikoaz gozatzeko eskubidea gauzatu".

"Kontraesana gero eta nabarmenagoa da, eta egoera hori ezin da luzaroan onartu", erantsi du Puigek.

Barne Kontseilariak salatu duenez 300-600 bat kide "desordena publikoan eta kale indarkerian profesionalak dira", "erabat antolatuta" daudela erantsi du eta euren kontra "sakonki" jardun beharko dutela.

Halaber, Youtube enpresari ekainaren 15ean izandako istiluetan kale jantzian zeuden Poliziaren agenteen irudiak dituzten bideoak eskegitzeaz uzteko eskaera aztertzen ari direla jakinarazi du kontseilariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea