Politika -

hezkuntza programa

Covite: 'ETAren izaera totalitarioa aintzat hartu barik jarraitzen du 'Herenegun'ek'

Terrorismoaren biktimen kolektiboarentzat "gabezia onartezina" da, eta, horregatik, ETAren biktima eta Coviteko kide diren bi lagunen testigantzak programatik kentzea eskatu du.

Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea ETAko bi biktimekin. Argazkia: EFE
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea ETAko bi biktimekin.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea ETAko bi biktimekin. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite terrorismoaren biktimen kolektiboarentzat "gabezia onartezina" da 'Herenegun' hezkuntza programaren moldaketak "ETAk terrorismoa erabiliz inposatu nahi izan zuen proiektu politikoaren izaera totalitarioa aintzat ez hartzea".

Biktimen elkartearen arabera, "testigantza batzuk erantsi eta beste batzuk laburtu izanak ez du ezertxo ere konpondu", eta, moldaketak moldaketa, "unitate didaktikoak ETAren gatazkaren teoriaren baitan eraikia izaten jarraitzen du". Coviteren ustez, "ETAko kide ohien eta ezker abertzalearen buruzagien testigantzak biktimenak eta zuzenbide-estatua defendatu dutenenak plano berean aurkezteak gatazka politikoaren teoria babesten jarraitzen du; ETA gatazka horren ondorioa dela esaten".

Hala, Covitek ohar baten bidez esan duenez, ez dira nahikoak "Herenegun" programan egindako moldaketak: "Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza materialek ez diote gai nagusiari heltzen, hots, ETAko terroristek zergatik hil zuten azaltzeari".

Horren aurrean, "proiektua aurrera ez ateratzea eta eskoletara ez eramatea" eskatu du; izan ere, "proiektu hori eskoletara eramatea arriskutsua da belaunaldi berrientzat".

Horrez gain, honakoa ere galdegin dio Jaurlaritzari: "Ken ditzala, lehenbailehen, Concepcion Fernandez eta Antonio Recio ETAko biktima eta Coviteko zuzendaritza taldeko bi kideen testigantzak 'Herenegun'eko bigarren dokumentaletik. Ez ditugu horien testigantzak nahi kontakizun faltsu horretan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Hezkuntza Terrorismoaren Biktimak