Politika -

Osoko bilkura

Eusko Legebiltzarrak erabakitzeko eskubidearen alde egin du berriro

EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin egin du aurrera ekimenak, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu baitute. Elkarrekin Podemos abstenitu egin da, Pili Zabala izan ezik, alde bozkatu du eta.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Euskadiren eta Estatuaren arteko harreman eredu berri baten alde egin du, "berdintasunean, aldebitasunean eta itunean" oinarritua, eta herritarren erabakitzeko eskubideari bide emango diona.

Proposamena EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu dute. PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak abstenitu egin dira, Pili Zabala izan ezik, alde bozkatu baitu.

PSE-EEren proposamen bati sartutako zuzenketa da aurrera atera dena, eta apirilaren 11n Legebiltzarrak onartu zuen testu bera du.

Ez da kasualitatea gaurko bozketan erabakitzeko eskubideaz aritu izana, zeren egun gutxi falta baitira autogobernuari buruzko lantaldeko adituek Gernikako Estatutua berritzeko proposamena aurkezteko.

Gaur beste bilera bat egin dute adituek, bilera diskretua, jarrerak gerturatzeko, hainbat gaitan desadostasunak baitituzte, autodeterminaziorako eskubidean, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala