Politika -

Estatutu berria

EAJ: 'Ez da beharrezkoa Konstituzioa erreformatzea erabakitzeko eskubidea lortzeko'

Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldean indar politikoak "akordio are zabalago batera iristeko gai" diren ikusteko apustua egin du EAJk.

Andoni Ortuzar EFEren artxiboko argazki batean
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar EFEren artxiboko argazki batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak astearte honetan adierazi duenez, "ez da beharrezkoa" Konstituzioa erreformatzea bere alderdiak Gernikako Estatutua berritzeko egin duen proposamenak "legezko babesa" izan dezan.

Ortuzarrek adituek egindako lana eskertu du prentsaurreko batean; eta, behin lan hori eginda, EAJ dokumentuak sakon aztertzeko "hausnarketa aldi bat irekitzearen" aldekoa dela esan du. Izan ere, ikusteko dago indar politikoak "akordio are zabalago batera iristeko gai" ote diren Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldean.

Horrenbestez, EAJko presidentearen ustez, "ez da beharrezkoa" Konstituzioa erreformatzea Mikel Legardak, EAJk izendatutako adituak, proposatutako testuarekin bat egiteko. Izan ere, Euskal Herriaren eskubide historikoei buruz hitz egiten duten Karta Magnaren eta Gernikako Estatutuaren xedapen gehigarrietan ezarrita dagoenarekin, "nahikoa da babes juridikoa emateko" eta Estatutu testuaren erreformari eusteko.

Ortuzarren esanetan, "dokumentu nagusiaren % 80 baino gehiago" EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko adituek adostuta dago, "legezkotasunaren printzipioa eta printzipio demokratikoa modu adimentsuan eta bideragarrian uztartzen dituen proposamen batekin; printzipio horiek hasieratik ezarri zituen lantaldeak, prozesu osoaren gako gisa".

Bestalde, Ortuzarrek esan duenez, EH Bilduk EAJrekin aurrez adostutako oinarrien "ikuspegi maximalista" izan du, "Konstituzioa, Estatutua eta lantaldearen mandatua bera gainditzen zituela jakinda". Berdin izan zaio gaur egun indarrean dagoen legedia, baita prozedurak ere", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua