Politika -

EAE-ko aurrekontuak

EH Bildu: 'Aurrekontuen itunak ondorioak izango ditu Podemosentzat hauteskundeetan'

Koalizio subiranistaren legebiltzarkideak uste du Podemosek "urrats arriskutsua" egin duela eta horren atzean "datorren legegintzaldian Jaurlaritzan sartzeko asmoa" egon daitekeela.

Casanova, artxiboko argazki batean (@ehbildu)
Casanova, artxiboko argazki batean
Casanova, artxiboko argazki batean (@ehbildu)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak uste du Podemos Euskadik Jaurlaritzarekin lortutako aurrekontu-akordioak "ondorioak" izango dituela hauteskundeetan, koalizio morearen kaltetan. Izan ere, Casanovaren iritziz,"EAJren zerbitzupean egoteko iraunkortasun-kontratua izenpetu du Podemosek, eta erabakiak itsaskia eragingo du alderdiaren baitan".

Casanovak Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, akordioa "kolpea izango da Posemosentzat, sinatu dutena ez delako saltzen ari direna, edo saltzen ari direna ez delako sinatutakoa. Akordioak 217 milioi euroko eragina izango duela esan dute, baina ez da horrela". 

Casanovaren esanetan, alderdi moreak aurkeztutako zuzenketen balioa "60 milioikoa da eta 217 milioi horiek ekitaldi ezberdinetako kopuruak batzen lortu dute". Erantsi duenez, "Podemosek iraunkortasun-kontratua izenpetu du Jaurlaritzarekin. Legegintzaldi honetan ez ezik, datozenetan ere aurrekontuak babesteko konpromisoa hartu dute".

"Uste dut urrats arriskutsu horren atzean datorren legegintzaldian Eusko Jaurlaritzan sartzeko asmoa dagoela, bestela, ez du ez hanka ez bururik. Inorena ez den lurrean geratu dira, eta horrek eragina izango du hauteskundeetan", adierazi du.

Jaurlaritzan sartzearena Podemosen "asmoa" baino ez dela uste du Casanovak: "Ez dut uste EAJ eta PSE-EE horretarako prest egongo direnik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EAEko Aurrekontuak